ENTER THIS (Berlin) eta OREKARI estudio (Iruñea) kolektiboek Edukiontzia birpentsatuz egoitzan (#edukiontziabirpentsatu) eginiko lana aurkezten dute Uharte Zentroan.
Egoitzak hiru fase izan ditu: Lehenengo fasean, Uharte Zentroari buruzko ikuspegi ezberdinak jaso zituzten, bai Uharte herriko biztanleriarena, bai artista, bai erabiltzailena eta abar. Hemendik aurrera, Uharte Zentroa, artisten eta Uharteko biztanleen arteko ukigune bat beharrezkoa zela erabaki zen. Bigarren fasean, elkarlan dinamika batzuen bidez, toki horren (edo horien) forma eta eginkizunak diseinatzen hasi ziren. Eta ekainak 10an egindako Egur tailerretik Totemak jaio ziren, jendeak nahi zuena izateko boluntatearekin. Elementu mugikor, moldagarri eta erabilera ezberdinetara konfiguratu ahal direnak.
Hemendik aurera totemen bizi berria hasten da, Uhartek beraientzat asmatzen dituen erabilera guztiekin.