Egilea
LANDER CALVELHE / VERÓNICA EGUARAS / MIRIAM CAMEROS
Data
Abuztuak 21-irailak 1
Epea
Abuztuak 11 baino lehen
Norentzat
Parte hartzeko gogoa duen pertsona jator ororentzat, lanerako gune atsegin bat sortu nahi duenarentzat, eta 16 - 25 urte artean dagoenarentzat.

LANDER CALVELHE / VERÓNICA EGUARAS / MIRIAM CAMEROS

Uda honetan gaztetasuna, feminismoak eta arteak batuko dituen bi asteko tailer/jardunaldiak ireki ditugu. Beti ere, testuinguru alai, pentsakor eta aldarrikatzaile batean, bukaeran, festa feminista izugarri bat antolatzeko aitzakia eskuartean izanda.

Artista gonbidatuak izango ditugu. Lanean jartzen lagunduko digute eta saltsa, dinamikak eta talde jokoak planteatuko dizkigute. Era berean, introspekzio pertsonalerako parada izango dugu, eta batez ere, espazioa eta denbora izango ditugu, guretzako, norbanakoaren eta kolektiboaren garapenerako, konfiantzan, xumeki eta nola ez, umorez eta rollo onean.

Bide hau jarraikiz, helburua, izen ematen duten pertsonen interesen araberako nondik norakoak hartzea da. Genero ikuspegia, sexualitatea, queer teoria, historia, arteak, osasuna, ingurugiroa, meditazioa edo hezkuntza, hizkuntza bisualak erabiliz eta Verónica Eguarasen eta Miriam Camerosen eskutik,  festa antolaketa, eta festa, itzelak espero dira. Aukera aparta da, izen ematea besterik ez da behar.

 

IZEN EMATEA

Izen emate kuota 20 euro dira (Lanerako materiala barne egonen da).

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da formularioa osatzea eta  actividades@centrohuarte.es helbidera bidaltzea abuztuaren 11 baino lehen.

 

Lander Calvelhen, Verónica Eguarasen, Miriam Camerosen INGURUAN

Lander Calvelhe
2016an doktoratu zen NUPen, tesi honekin: “Adolescentes Gays y cultura visual: experiencias, usos y contextos. Implicaciones educativas”. NUPen EDARTE taldean aritu da ikertzaile. Arte Ederretan da lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean, eta han ere master hau egin zuen: “Ikusizko Arteak eta hezkuntza: ikuspegi konstrukzionista bat”. Hainbat biltzarretan parte hartu du, eta hainbat artikulu argitaratu aldizkari espezializatuetan, bai eta kapituluak ere zenbait liburutan; hots, arte hezkuntzari buruzkoetan, eta dibertsitate afektibo/sexuala edo genero-dibertsitatea jorratzen duten liburuetan.

Verónica Eguaras

Egun bere aktibitatea irakaskuntzan eta hazkuntzan oinarritzen da, eta puntualki, oraingoa bezalako “esperimentu anitzetan” murgiltzen da. Ikus entzunezkoetan sortzailea, 2008an estatu mailako errekonozimendua jaso zuen bere lehengo bi animazioengatik (Círculo Virtuoso, Ínodo) biak ere genero ikuspuntutik helduak. Formatu desberdinetako ikus entzunezko proiektuak garatzen ditu, besteak, beste, dokumentalak eta bideoklipak, non musikaren gertutasuna medio, askatasun sortzailea izan duen. Almanaque Zaragozano musika taldea sortu izan zuen eta egun, La Prima de Riesgo y de Germán eta La Alegría del Barrio taldeetan aritzen da.

Myriam Cameros

Ilustratzailea eta haur eta gazte literaturan espezialista.

Bere ibilbide editorialean La Cenicienta que no quería comer perdices eta Cuentos para Antes de Despertar bezelako tituluak nabarmendu behar dira. Urte honetan Bestiario de niñas malas eta Tierra Trágame lanak argitaratuko ditu aurrekoen linea adeigabea jarraituz. Larunbatero ON astekarian “A cuestas conmigo” tira argitaratzen du.

Eskuartean dituen tituluak: Arte Ederrak, Ilustrazio graduondoa, Haur eta gazte literaturan masterra, Arteterapia gradua, egun astrologia ikasten dabil, izan ere beti marraztu izan ditu izarrak ongi jakin gabe zergatik.