Izenburua
VACAMURRU
Egilea
VACA proiektuan parte hartutako irakasleak
Data
Irailaren 10a arte
Ordua
Ostirala 17:00tik 20:00ra, larunbata, igandea 11:00tik 14:30ra
Sarrera
Librea

Gune hau ikasturte osoan dago irekia VACA deritzon hezkuntza-proiektua agerrarazteko (VACA, hots, Arte Garaikidea Ikaskuntza Prozesu bezala hedatzea), eta hitzez nahiz loturaz bete egin da, bosgarren edizio honetan izaniko eztabaida eta harreman batzuen berri emateko.

Aurten, bukaerako erakustaldiaren ordez, hau da, ikasgelan landutako sorkuntza-prozesuak ikasturte bukaeran erakutsi ordez, erakusketa gune iraunkor bat apailatu dugu, VACA proiektuak bere baitan biltzen dituen prozesuetarako baliabide bat izateko asmoz. Proiektuak baliabide teorikoak eta teknikoak eman nahi dizkie hezkuntza-guneetan sortzen diren arte-proiektuei.

Bitartean, artea eta hezkuntza elkartearekin elkarlanean, VACA proiektua prestakuntza-prozesu irekia da, sorkuntza garaikidearekin zerikusia duten hezkuntza-proiektuak zalantzan jarri, hausnartu eta agerrarazteko aukera emate aldera.

V. VACAk zer egin handia du aurrera begira ere; horrela, hurrengo ikasturtean eztabaida irekiak landuko ditugu, norekin eta praktikan oinarrituriko arte eta hezkuntzan interesa duen jendearekin.
Argibideak:   www.proyectovaca.wordpress.com

 

IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK

Aurten honako ikastetxe hauetako irakasleek nahiz ikasleek parte hartu dute:
García Galdeano IP, Jose Mª de Huarte, Cardenal Ilundain IP, Camino de Santiago IP, Askatasuna BHI, Biurdana BHU, Mendillorri IP, Eunate BHI, San Miguel HIP, Iturmendi HIP, CPEIP Ujué, Doña Mayor, IESO Marqués de Villena, Hijas de Jesús, Paz de Ziganda Ikastola, La compasión Escolapios, IESO Iñaki Ochoa de Olza, CI Escuela de Educadores-Hezitzaile Eskola, Noaingo San Miguel IP, Los Sauces IP, Bernart Etxepare Ikastetxea, Xabier Zubiri Ikastetxea, Esclavas del Sagrado Corazón, Lastotan eta Nuevo Futuro Navarra.