TEKNOTRAKITANA
Nor Gara?
Teknotrakitana hainbat diziplinatako espezialistek osatutako taldea da (soinua, artea, ikuskizunak, musika, programazioa…). Duela urte hainbat, teknologia berriak eta horien adierazpen artistikorako lanabes eta aplikazioak lantzen eta garatzen dituen kolektiboa da. Geografikoki Iruñerrian kokatua, etengabeko hartu-emanean ibiltzen da beti ArtkLab, ArteLeku, AudioLab eta Tabakalera bezalako talde eta inguruko pertsonekin.
Zer da TE017T?
TE017T topaketa bat da, zertarako eta lan egiteko, ludikotasuna lantzeko, trukaketa egiteko, eta teknologia berrien lurraldean sorkuntza lana burutzeko, eta sorkuntza hori arteari aplikatzeko. TE017Teko eduki guztiek izaera hezigarria eta esperimentala dute, tresna libreak dituzte oinarri (software eta hardware librea), sorkuntzarantz bideratutakoak.
Eduki guztiak ere oinarrizko maila batetik abiatzen dira, eta parte-hartzaileen interesen arabera sakondu eta/edo espezializatuko da haietan.
Nola funtzionatzen du TE017Tek?
TE017Teko tailerrak leku bakar batean daude kokatuta; beraz, bai edukiak bai haietan diharduten pertsonak trukagarriak dira, eta elkarri kutsatzeko modukoak ere izan daitezke. TE017Tek egitura bat du oinarri, eta egitura hori hainbat lan-nodoz, solasaldi-hitzaldiz eta emanaldi batzuez dago osatuta, guztia ere elkarri lotua, eta osagarritasunez nahiz zeharkakotasunez hezurmamitua.
Eraginkortasuna gogoan, TE017T gehienez 40 lagunendako dago pentsatua, guztiek ere izena eman beharko dutenak.
TE017T zuzendua dago lan arlo horietan ezagutzak dituenari, baita eta ez ezagutzak dituenari ere, baina ezinbestekoa deritzogu edukiekiko interesa izateari.
Tailerrak
TE017Teko tailerrak bloke tematikoak dira; hots, kontzeptua eta sormena, softwarea-hardwarea, elektronika, irudi digitala eta ehun-elektronika.
Haietako bakoitza hainbat tresnaz eta aplikazioz osatua dago; tailer teorikoetan aurkeztu (goizeko ordutegian) eta nodo-tailer praktikoetan landuko dira (arratsaldeko ordutegian), eta aldi berean guztiekin lan eginen da; hau da, aplikazio zehatzei buruzko ikaskuntza izanen da baina halako ikuspegi orokorra eskainiko da aplikazio batzuen aukerez.
Solasaldiak
TE017Tek ikuspegi orokorra eman nahi du langai dituen tresnei buruz, eta bakoitza bere testuinguruan ere kokatu nahi du, eta gauza bera oinarrian dituen printzipioei buruz. Informazio hau tresna teoriko gisa ulertzen da, baina era berean norabide nahiz interes posibleen argigarria izanen da, eztabaidarako dago irekia, eta era generikoan parte-hartzaile guztiei emana solasaldi/hitzaldien bidez.
Datak eta ordutegiak
Data proposatuak urtarrilak 2, 3 eta 4 dira, egun osoa, eta urtarrilak 5, goizean. Honatx lehen hiru egunetako gutxi gorabeherako ordutegia:
10:00 – 10:30 Ongietorria eta prest jartzea.
10:30 – 14:30 Tailer teorikoak (2, eguneko).
14:30 – 16:00 Bazkaria.
16:00 – 17:00 Solasaldia.
17:00 – 20:30 Tailerrak-Nodoak aldi berean.
21:00 – 22:00 Emanaldia.
Azken egunean (5), ateak zabaltzeko eguna egitea proposatu da, solasaldi-eztabaida batekin.
Izen-ematea: Izena emateko kuota: 25 €.
Lantegian parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es bidali behar da.
Izena emandako pertsona orok bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du, eta gomendagarria da hartan instalatua izatea lanerako erabiliko den softwarea. Izena ematearekin batera, 25 € ordainduko dira, eta tailerrak, solasaldiak eta emanaldiak daude barne, bai eta eguerdiko otordua ere.
Hemen programari buruzko informazio gehiago aurkitu daiteke
Teknotrakitana encounters