Egilea
SERGIO OKSMAN
Data
2017ko martxoak 8 eta 9
Epea
Martxoaren 1a arte
Norentzat
Ikasle zein artistei zuzenduta, zinemagileak, idazleak edo edozein diziplinako sortzileak. Gehienez, 20 parte-hartzaile.

SERGIO OKSMAN

Egileak bere lanak eta beste batzuenak aletuko ditu, fikzioa eta errealitatea dokumentalen sorkuntzan nola atzeraelikatzen diren ikertzeko. Tailerrean generoen arteko muga lausoa aztertuko da. Legitimoa al da dokumentala fikzioaren tresnez baliatzea? Zein dira mugak? Ideiatik azken mozketara, zer zalantzari aurre egin behar die zuzendariak? Nola eraiki Errealitatea filmaren idazketan, filmaketan eta muntaketan?

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko kuota: 15 €
Tailerran parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es bidali behar da,
martxoaren 2an jakinaraziko da nor diren aukeratuak, eta kontu zenbakia bidaliko zaie, ordainketa egin dezaten. Matrikula ez da gauzatuko tailerra ordaindu artean.

 

SERGIO OKSMANEN GAINEAN

Kazetaria, zinemagilea eta produktorea. Zinema Dokumentaleko espezialitatean irakaslea Madrilgo ECAM-en. Zuzendu dituen izenburuen artean, honako hauek leudeke: La Esteticién (2004), Goodbye, America (2006),Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015). Bere filmak nazioarteko berrehun jaialdi baino gehiagotan ikusi dira, horien artean, Sundance, Donostia edo New Yorkekoan, eta 95 sari lortu dituzte, filmik onenarena barne, Varsovia, Karlovy Vary edo Clermont Ferrand-eko jaialdietan. Bere obra hainbat atzera begirakoren objektu izan da Estatu Batuak, Errusia, Txina, Espainia eta Brasilen. 2013an, Oksman-ek Goya Saria lortu zuen eta finalista geratu zen Europako Zinema Akademiaren Sarietan (EFA). 2016ko abenduan, Florentziako Festival dei Popoli Jaialdiak bere obraren atzera begirako osoa aurkeztu zuen.

Informazioa deskargatu hemen