Uharten (Nafarroa) kokatua, Iruñeko erdigunetik 4,5 kilometrora, Uharte Zentroak 2007ko urrian ireki zituen ateak. Arte garaikidea zabaltzeko eta sustatzeko Nafarroan sortutako lehenengo kultura ekipamendua izan zen, bertan, erakusketa, ekimen eta egoitza bidez, gertutik jarraitzen da artearen egungo egoera, suspertzen ari diren arte motak eta diziplina anitzerako sorkuntzak.

Eraikinaren diseinua Franc Fernández, Carles Puis eta Xavi Vancells arkitektoen eskutik etorri zen, Bartzelonan kokatutako arkitektura garaikidearen praktikarako kolektibo bateko kideak. Eraikuntza 2006 urtean amaitu zen eta 2007ko apirilean inauguratu zen.

Hasiera batean Ordoñez-Falcón fundazioak kudeatua izan zen, Enrique Ordoñez lehendakari zuena 2009 urte arte. Honek, hasieratik, zentroa erakusketa areto bat baino harago joan behar lukeen espazio gisa ikusten zuen, praktika artistikoa hezkuntzarekin uztartuz publiko berrietara iritsi ahal izateko.

Nafarroako Gobernua Uharte Zentroaren kudeatzaile izatera pasa zen gero, gainpasa baten ondoren, 2011an Javier Manzanos zuzendari izendatzen dute, zeinak  aztura pedagogikoa zuten hainbat proiektu sustatu zituen, bai eta, lekuan lekuko proiektuak, dantza eta bestelako erakusketa proiektuak.

2016ko abuztutik 2022ko abuztura arte, Zentroa Elisa Artetak, Nerea de Diegok, Betisa Ojangurenek eta Oskia Ugartek osatutako emakume-talde batek zuzendu zuen, erakusketa-produktua baino gehiago sorkuntza-prozesua ardatz hartuta batez ere.

2022aren amaieratik, Fundazioak Oskia Ugarteren bakarkako zuzendaritza-proiektua onartzen du. Proiektu horrek ekoizpen, prestakuntza eta ikerketa artistikoko zentro baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta, bitartekaritzaren bidez, eragile artistiko garaikideak komunitatearekin harremantzeko konpromisoa hartzen du.

Centro Huarte fundazioak kudeatzen du egun Zentroa eta honako patronatu kideak ditu:

 

 Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Fundazioko Patronatua

 

Izen-abizenak

Fundazioko patronatuan duen kargua
Apezteguia Morentin, Ignacio Kultura Zuzendaritza NagusiaVianako Printzea Erakundeko Zuzendaria Lehendakaria
García Echegoyen, Lorenzo Kultura Zuzendaritza Zerbiztuko zuzendaria, Kultura, Kirola eta Gazteria saila Idazkaria
Alfaro, Greta Arte Garaikidearen sektoreari lotutako pertsona Batzordekidea
Arruiz Sotes, Alfredo J. Uharteko Udaleko alkatea Batzordekidea
Balda Berastegi, Jabier Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea Batzordekidea
Catalán Librada, Ignacio Miguel
Hezkuntza saileko, irakaskuntza artistiko-burua
Batzordekidea
García Roncal, Mª Lourdes  Nafarroako Gobernuko Hezkuntza saileko Unibertsitate zerbitzuko zuzendaria Batzordekidea
Irigaray Soto, Susana Museoen Zerbitzuko zuzendaria, Kultura, Kirola eta Gazteria saila Batzordekidea
Martiartu Fernández, Patricia Iruñeko Arte Eskolako lehendakariordea Batzordekidea

 

ESTATUTUAK

Uharte Zentroko estatutuak eta eskriturak, hemen