Izenburua
ESAN EKIN
Egilea
JAVIER GARCIA CLAVEL / PATXI BULDAIN. KOLDO AGARRABERES. NATXO BARBERENA. PABLO JUARROS. LUIS MOREA. ARTURO NAVAZ. OSKAR PATERNAIN.
Data
2017/02/17 - 2017/03/19
Ordua
Ostirala 17:00tik 20:00ra

larunbata eta igandea de 11:00tik a 14:30ra
Sarrera
Libre

Desio filologiko bat eta premonizio bat bizi dira Habitación 2n, eta han ere bizi dira 80ko hamarkadaren hasieran Patxi Buldainen hitzak eta tailerrak partekatu zituzten lehen artista haietako batzuen lan batzuk; artelan plastikoak eta eskulturak, zehazki. Tailer hura existitu izana ospatzen dugu, eta Patxiren irakaspenak dirauela, bai eta haietako artista bakoitzaren lanak ere, eta horregatik, elkartu egin ditugu Zentroan esperimentatzeko.

Lanek hitzak eragingo dituzte ikusle ororengan. Proiektu honetan iritzi oro baita ongietorria. Gela hitzez betetzea, lekua ahozkotasunez gainezkatzea, erakusketa-gela baten espazioa/gailurra hitzari itzultzea: horra hor desio filologikoa.

Eta premonizioa betetzear dago: izan ere, emankorra izan daiteke hitz horiekin guztiekin lan egitea, azterlan linguistikoa egitea. Obra baten aurrean zer eta nola esaten den aztertzeak ondorio argigarriak eskaintzen ditu. Besteak beste, mintzoaz soilik osaturiko artelan berriak sorraraz ditzake horrek (proba eginen dugu), hau da, jatorrizko balioa eman zaion hitzaz osaturikoak.

Hitzak deabruak kargatzen ditu; hitzak irudiak baino mingarriagoak dira, zeren, erretinan pausatzeaz gain, sutan ere grabatzen direlako. Esaten dugun guztia gure kontra erabil daiteke, eta horrek esan nahi du erantzuleak garela. Jaramonik egin gabe hitz egiten dugu, eta gogoz hitz egin beharko genuke.

Habitación 2. Esan ekin: Patxi Buldain, Koldo Agarraberes, Natxo Barberena, Pablo Juarros, Luis Morea, Arturo Navaz, Oskar Paternain.

Javier García Clavelek gogoeta bat proposatu du Uharteko hainbat artistarekin eta haien inguruan, guztiak ere Patxi Buldainen tailerrean ikasitakoak.

·                Otsailak 18, larunbata, inaugurazioa. 12:00.

·                Otsailak 12, igandea. 12:00. Artistekin solasean. Patxi Buldain, Natxo Barberena, Pablo Juarros, Luis Morea, Oskar Paternain, Javier García Clavel.

·                Martxoak 12, igandea. 12:00. Esanarazi. Hitz atalak. Egin al daiteke hitzez soilik osaturiko lanik? Natxo Barberena, Pablo Juarros, Luis Morea eta Oskar Paternainen lan esanaraziak.

·                Martxoak 13, astelehena. 18:00. Azterlan linguistikoa lantzeko tailerra artistekin, Javier Garcia Clavelek zuzendua. (Ez dago zabalik jendearentzat.)