Izenburua
948 MERKATUA
Egilea
Eva Moraga, Lara Molina, Mikel Cabrerizo
Sarrera
Izena emanda
Epea
Azaroak 2
Norentzat
https://www.centrohuarte.es/?form=948merkatua

948 Merkatuaren harira, sortzaileak eta artistak profesionalizatzeko bi lantegi antolatu dira Uharte Zentroan

 

  • BETEBEHAR LEGALAK, FISKALAK ETA ZERGEI DAGOZKIONAK
    Azaroaren 5etik, 7ra
    16:00etatik – 19:00etara
    Eva Moraga. Por & Para asesoría
    Lantegiaren deskribapena: Ikasi zure kontuak kudeatzen, zure altak aurkezten, zerga adierazpenak egiten eta betebehar legalak, fiskalak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izaten. Aurrekontuak, fakturak, kontuak, zergak, autonomoak.

 

  • DOSIER ON BAT NOLA PRESTATU
    Azaroak 12 eta 13
    16:00etatik – 19:00etara
    Mikel Cabrerizo / Lara Molina
    Lantegiaren deskribapena: Lantegi praktiko honetan, zure lana eta proiektu artistikoak hedatzeko tresna gisa landuko dugu dosierra. Artistaren dosierra, artearen munduko profesionalei zure lana erakusteko tresnarik garrantzitsuenetako da. Lantegi honek, zure lana, instituzioetan, deialdietan, sarietan, festibaletan etab. nola aurkeztu erakutsiko du.

 

Izen ematea eta kuotak

 

Bete formularioa izen-emateko. Erantzun postan ordainketa egiteko azalpenak eskainiko dira. Tokia ordainketa egitean gordeko da. Gehienez 15 lagun lantegi bakoitzeko.

Izen ematea azaroaren 2an itxiko da edo, hala balitz, lekuak betetzean.

  • Betebehar legalak, fiskalak eta zergei dagozkionak (15 euro)
  • Dosier on bat nola prestatu (10 euro)

 

948 MERKATUAren INGURUAN

948 merkatua, Nafarroako arteen merkatua, arteen merkatu estrategiko profesionala da. Lehen edizioa Iruñean (Nafarroa) izan zen 2017ko azaroaren 15ean eta 16an. Aurten, azaroaren 21etik, 23ra burutuko da.