Izenburua
1973eko HAZIAK
Egilea
Alfredo Murillo
Data
2017/02/25
Ordua
12:00tik-14:00ra
Sarrera
Libre

ALFREDO MURILLO

Aperitifak honen bidez Alfredoren lanaren ezkutuko bi alderdi ezagutuko ditugu: marrazkia eta baratza

Haren nortasunaren bi zati dira. Batzuetan bereizita doaz, baina Aperitifak honetan elkartu dira, jendeak egileari buruzko ikuspegi hurbilagoa izan dezan.

Duela urte askotatik hona, marrazki automatikoak egiten ditu. Paperaren puntu batetik abiatuta, marrazkia zabaltzen da, hazi eta garatzen da, eta emaitza, askotan, uste ez bezalakoa izaten da.

Bestalde, eta etxetik heldu zaion tradizioari jarraiki, baratza egilearen errealitatea egituratzeko bitarteko bat da, bere sustraiak berriz aurkitzeko bitarteko bat. Horrek badu loturarik bere alde sortzailearekin Cabeza de Artista proiektuan.

Fanzine 1973k marrazki sorta bat ekarriko digu, non, almanaka edo sakelako gida moduan, irudi batzuk erakutsiko baititu, denak azken urteotan ondutakoak, eta aldi berean, bertaratzen direnei gonbit eginen die kalabaza mintegi bat egitera, gure egileak herentzian jaso eta hark berak aukeraturiko hazien mintegi bat.

Fanzine 1973, zehazki, Fanzine F-ren bosgarrena da, hau da, ex/Nivel F-ren proiektu editorial bat.