BIDEOA | 2022ko ikerketa kuratoriala
Ekhiñe Etxeberriak Mina fabrika zaharretik Uharte Zentrora ikerketa kuratorialerako egoitza proiektua aurkeztu du Uharteko Zentroan. Ekhiñek, duela urte batzuk Uharteko Zentroa eraiki zenean gertatutakoari heltzeko zuen beharretik sortu zen proiektua. Proiektuak iragana eta oraina, Minako fabrika eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa uztartu nahi ditu.