Izenburua
2022 Gazte Artearen Topaketak
Data
Irailaren 3tik urriaren 2ra arte.
Epea
Izen emateak ekainaren 13ra arte. Izen ematea Nafarroako Gazteriaren Institutuan edo Eskaera eta dokumentazioa bidali hona: encuentros@navarra.es

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2022ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: Arte Plastikoak eta Ikusentzunezkoak; Arte Eszenikoak eta Musikak; Diseinua; Literatura. Topaketek gazte sortzaileak bistaratu nahi dituzte,eta haien prestakuntza eta profesionalizazioa bultzatu.

Helburu orokorrak hauexek dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea, eta artisten prestakuntzan laguntzea, baita ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.

gehienez 34 proposamen hautatuko dira, eta horiek sari ekonomikoa izanen dute. Artistek edo taldeek parte hartu ahalko dute proposatu diren lau modalitateetako batean, eta haietako bakoitzean diziplina anitzeko epaimahai batek hautatuko ditu 5-10 proposamen. Horiek jendaurrean egonen dira ikusgai topaketetan, urrian zehar.

Mahaikideek, gainera, proiektuen jarraipena eginen dute tutoretzen bidez; baita lantegien bidez eta modalitateen arteko topaketak eginez ere.

 

Nori zuzentzen zaio?

Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeei zuzentzen zaie hau. Artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.

Talde edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen %33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak eta/edo Nafarroatik kanpokoak.

 

Zer eskaintzen da?

Hautatutako proposamenek 800 euroko saria jasoko dute. Azaroaren 30ean egingo den Topaketak itxiko dituen jaialdian parte hartuko du. 2022ko irailaren 2an eta urriaren 2an, eta diziplinarteko programa batean.Tailerrak eta prestakuntza jarduerak epaimahaiko kideekin. Gainera, proiektuen jarraipena egitea. Hautatutako proposamenen artean, eta jendaurrean aurkeztu ondoren,
Lau modalitateek 8 nabarmenenak hautatuko dituzte, eta horiei 1.375 euro. INJk saritutako zortzi proiektuak zabaltzen lagunduko du, Nafarroako jaialdi eta ekitaldien programazioan parte hartzea, 2023. urtean, bai. Horien kudeatzaileek hala uste dute. Hautatutako proiektuei eta 8 nabarmenenei sariak emango zaizkie.
INJ/NGIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez. Jasotzen dituzten aktak. Epaimahaiaren erabakiak sari guztiak emateko justifikazioa dira.

 

Proiektuaren garapena

Modalitate bakoitzean, hiru profesionalek osatutako epaimahai batek lehen hautaketa bat eginen du aur­kezten diren proposamenen artean.

Irailaren 3tik 18ra bitartean, epaimahaiko kideek lantegiak eta prestakuntza jarduerak eginen dituzte Uharte Zentroan, hautaturiko pertsonendako.

Hautaturiko artistek beren proiektuen aurkezpen/lagin/emaldi bat eginen dute jendaurrean, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, iralaren 30etik urriaren 2ra.

 

Modalitateak

  • Arte eszenikoak eta musika
  • Arte Plastikoak, Ikus-entzunezkoak
  • Diseinua
  • Literatura

Eskaturiko dokumentazioa

    • Izena emateko formularioa.
    • NANaren fotokopia edo Nafarroako Foru Komuni­tatean bizitzeari buruzko frogagiria.
    • Curriculum artistikoa, artistaren edo taldearen ibilbidea zehazten duena.
    • Aurkezturiko proposamena edo lana jasotzen duen dosierra. Ikusi oinarri guztiak, modalitate bakoitzera egokitzeko.

 

Izena emateko epea eta modua

Bidaltzea 2022ko ekainaren 13 arte
Eskaera eta dokumentazioa bidali hona:
encuentros@navarra.es


Argibide gehiago eta oinarri osoak

Oinarri orokorrak  – https://www.juventudnavarra.es

Oinarrien laburpena 2022

encuentros@navarra.es