Mercedes Álvarez La Mata, Gabriel Coca Bandrés, Miren Doiz, Mendia Echeverría, Hedoi Etxarte Moreno, Andrea Ganuza Santafe, Itsaso Jiménez Iribarren, Rafael Munarriz Gimeno, David Mutiloa Fernández eta Cristina Vergara Echarrik aurkeztutako proiektuak hautatu dira Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko.
Guztira 46 eskaera jaso ziren, ekoizpen modalitaterako 37 eta argitalpenetarako 9, lehenengorako zazpi proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, hiru. Guztira, 85.500 euro banatu dira.
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Laguntza programa honen helburua, ikerketa, obra artistikoaren ekoizpena, sorkuntza eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta indartzea da, ekoizpen eta argitalpen proiektuak sustatuz. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren eta Uharteko Arte Garaikide Zentroarekin sinatutako hitzarmenetik sortua da, Arte plastikoei eta ikusizko laguntzen programa laguntzeko, eta bi erakundeen lankidetzaren emaitza dena.
Proiektuen hautaketa epaimahai ebaluatzaile batek egin zuen, bertan, Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna Kultura Zuzendaritza nagusiaren ordezkaritzan; Moisés Pérez Albéniz, MPA galeriako zuzendaria; María Mur, Consonni-ko zuzendaria; Xabier Idoate, artista eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Fundazioaren patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.
Artista onuradunek Uharte Zentroko instalazioak erabilgarri izango dituzte, lanerako espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera. Horrez gain, artista hauen lanaren hedapenean ariko da zentroa, proiektuen ibilbide luzeena ahalbidetzeko. Lanak 2020ko abenduan eginik egon beharko dute.
2021ko lehen seihilekoan Uharte Zentroko Habitación erakusketa gunean ekoizpen proiektuen aurkezpen kolektiboa eginen da. Publikazio modalitateko proiektuak aldiz, Aperitifak programaren bidez ikusgai jarriko dira.
Hautatutako proiektuak
Ekoizpen modalitatea:
Mercedes Álvarez La mata: “La frontera invisible” zinemagile baten eta dantzari baten ikerketa da, gai berdinen inguruko galderak dituzte: gorputza, espazioa, argia eta denbora. Kamera baten, gorputz baten eta konfinamendu-erregimenean kartzela bihurtu den etxeko espazio itxi baten arteko elkarrizketa. Nola aldatu da gorputzaren eta espazioaren arteko harremana? Zenbat murriztu da gure begiradaren horizontea? Zeintzuk dira eguneroko keinuak?
Gabriel Coca Bandrés: “Devenir quietud” artistaren lan amaitu gabearen eta esperimentalaren luzapena izango den pieza multzo gisa aurkezten da. Ziurgabetasuna eta ziurtasuna erlazionatzeko eta hortik ikertzen jarraitzeko espazio bat aurkitzea planteatzen da. Kontua ez da lehendik dagoenaren erreplika bat egitea, baizik eta amaitu gabekoari gorputza ematea eta zentzua duen egiaztatzea. Helburua ikerketa prozesu artistikoan muina balioestea eta honen inguruan hausnartzea da.
Miren Doiz: “Un paisaje personal (y culpable)”. Bizi ditugun uneekin lotura zuzena duten hausnarketa pertsonaletatik abiatuta sortutako proiektua. Artistak instalazio bat egitea proposatzen du, gauzetatik abiatuta, gehienak pertsonalak eta aurkitutako batzuk, orain guztiz osagarri ikusten direnak, baina artistaren eskuetan egon direnak eta urteetan pilatu dituenak. Formalki naturala eta materialki artifiziala den ingurune moduko bat, artistaren alferrikako gauzek osatua, bere ondare kontsumista.
Mendia Echeverria: “Memoria, resiliencia y sostenibilidad: delta del Ebro”. Argazkigintzaren bidez egindako Ebroren deltari buruzko ikerketa bat. Artxibo bat sortu nahi da, klima-aldaketaren berehalakotasunarekin jasaten ari diren aldaketen ondoren espazio natural horrek bizi duen errealitatea erakusteko.
Hedoi Etxarte Moreno: “Sortaldekoak”. Egileak 2021eko irailean argitaratuko duen hirugarren olerki liburuan oinarrituz, lau haurtzaro landuko ditu: Pilar Berezibarrena, amatxirena, Aitor Etxarte hil berri den aitarena, egilearena eta alabarena. Liburuko hiru olerkitatik abiatuta, egileak, hiru soinu sorkuntza landuko ditu (abestitik soinu paisaiara doan eremuan): memoriaren, anekdotaren eta historiaren irakurketa kritikoaren artean. Hiru pieza horiek, gero, ikus-entzunezko bilakatuko ditu (narratibatik esperimentaziora).
Itsaso Jimenez Iribarren: “Cartillas escolares” sorkuntza artistikoko proiektu bat da, eta eskolaren kultura materialaren zentzumenak aztertu nahi ditu, XX. mendearen lehen erdian Espainian irakurketa-idazketa ikasteko diseinatutako eskola-kartillak berrikusiz. Helburua da 40 eskola-kartilla sortzea, risografian eta xilografian inprimatuta, hezkuntza-premia garaikideei egokitutako kontakizunekin, eta materialari dagokionez, eskola-eskuliburu historikoekin.
Rafael Munarriz Gimeno: “Aproximación a una realidad estática”. Normaltasun berrira egokitzeko prozesuaren ulermen espaziala, gizarte-bizitzaren garapenean gertatutako intromisioa eta etxeko espazioak gizarte-errutinan espazio publikoari nola irabazi dion aztertuz. Horretarako, espazio intimoa edo etxekoa elementu hertsatzaile gisa onartzean oinarritutako azterlan eskultoriko bat proposatzen du.
Argitalpen modalitatea:
Andrea Ganuza Santafé: “Mis bragas serán tu tumba”.
Medellin hirian kokatuta dagoen eleberri grafikoaren proiektua. Proposamenaren interesa berau osatzen duten ardatzen konbergentzian datza: George Bataillek garatutako erotismoaren ideiatik abiatutako enuntziazio bat; kontakizun bat, honen edukia norberaren esperientziaren berrikuspena da, artea, basakeria eta afektuak bezalako esparruei dagokienez; eta formaren garapen esperimentalaren asmoa, komikiaren eta arte garaikidearen hizkuntza hibridatzen duena.
David Mutiloa Fernández: “Love letters” David Mutiloaren 969 poema biltzen dituen argitalpen bat da, maitasun gutun gisa, spam posta sexualeko testuetan oinarrituta eginak. Olerki bilduma honek, egungo bizimoduaren isla bezala jardun nahi du, non bakardadea eta depresioa egoera orokortuak bailiran jokatzen duten. Horrela, formatu handiko 150 liburu argitaratuko dira eta liburua maitasun-keinu gisa oparituko da.
Cristina Vergara Echarri: “El punto ciego del paisaje” books salbokonduktuko bigarren liburu-tramankulua da, 2020an jaiotako irabazi asmorik gabeko proiektu artistiko eta literarioa, hitzen eta euren arkitekturaren arteko elkarrekikotasuna ikertzen duena. Cristina Vergara “diameslaria” eta Carolina Martinez “poetista” eta ikertzailea dira bere sortzaileak. Bigarren liburu honetan puntu itsuak argitu nahi dituzte, idazketaren eta diseinuaren prozesuak senidetuz, forma eta edukia sinbolikoki uztartuko dituen gailu bat sortzeko, ikuslearekin modu gorpuztuan konektatzeko.