José Antonio Eslava grabatu-laborategia
José Antonio Eslava artista nafarrak estanpazio-tailerra eman dio Nafarroako Museoari, eta erakunde honek Uharte Zentroan utzi du, arte-komunitatearen eskura egongo den grabatu-laborategi bat sortzeko. Lantegia erabili ahal izateko egonaldi puntualerako eskaera egin beharko da. Lantegi hau, teknika tradizionalek artistaren osasunerako duten arrisku toxikoa minimizatzea eta gutxiago kutsatzen duten produktuak, grabaketa iraunkorreko teknikekin egindako estanpazio kalkografikorako…