LANTEGIA: Angelu itsuak, interpretazio-jokoak

Iratxe Retolaza
Urriak 3, 11:30etik 14:00era.
Lantegi honetan hainbat obra literario, bisual zein musikalen interpretazio kolektiboak egingo ditugu, obra artistiko horietako hutsuneak edo angelu itsuak identifikatzeko, eta hutsune horiek betetzeko bide posible zenbait irudikatzeko, betiere interpretazio-bide zenbait garatuko dituztenak.

LANTEGIA: Play Work eta Sport

Ion Munduate
Irailak 27, 11:30etatik 14:00etara.
Play, work eta sport hiru modu subjektibo dira eta beti erabili ditut gorputz baten mugimendua hauteman dudanean. Ekintza bakunak egin, eta lantegi gisa garatuko ditugu edo, elkarrengana hurbiltzen uzten ez badigute, solasaldi gisa.

LANTEGIA: Jendeak gauzak egiten ditu

Javier Morón Belso eta Iban Ainciburu
Irailk 26, 17:30etik 20:00etara.
Digitalizazioa guregana iritsi eta gure bizitzan kokatu denetik, uholde handi bat etorri zaigu hedabide, kanal, formatu, sortze-lan, teknika edo ideia ugarirekin, eta horiek demokratizatu egin dira. Inspiratzen gaituen “oihan” oso bat.

LANTEGIA: Hori bai usain arraroa!

Fermín Jiménez Landa
Iraialak 26, 11:30etik 14:00etara.
Besteren ekintzen bidezko bigarren bizitza bat, hainbat hausnarketa berritu ahal izateko anitz alderdiri buruz: eguneroko bizitza, errituak, denbora, prozesua, itxaronaldia, asperdura, irudi, hitz eta ideien arteko harreman eta tentsioak, potentziala denaren ideia, gutxieneko keinuak, eta hirietako espazio publikoaren eta bizikidetzaren konbentzio zein mugak.

LANTEGIA: Argazki honek badu zer kontatu

Elssie Ansareo
Irailak 19, 17:30etik 20:00etara.
Argazki guztiek kontatzen dute historiaren bat. Batzuetan benetakoa, beste batzuetan asmatua. Batzuetan fikzioz sortua, beste batzuetan aurkitua. Zenbait kasutan hagitz nabarmena da eta beste zenbaitetan iradoki egiten da. Kontua da argazki guztiek dutela atzean zerbait.