“HABITACIÓN: LAS MAQUINISTAS” AURKEZPEN PUBLIKOA

  Urtarrilaren 24an, Txaro Fontalbak eta Taxio Ardanazek ikerketa artistikoari ekin zioten Uharte Zentroko “Habitación” espazioan. Otsailaren 21 ostiralean, 18:30ean, orain arte egindako prozesua aurkeztuko dute. Nola jarri dira makinistak makinen mesedera? Zer kontraesan eta lotura sortzen ditugu makinekin? Nola kolonizatu dute irudimena? “Las maquinistas” martxoaren 15era arte egongo da ikusgai.