Aperitifak: Azkeneko Hogeita Hamarrak

Otsailak 16, 12: 30ean
IONE ATENEA.
Artistak, Dario Malventirekin elkarrizketan, Boliviako Cochabanba hiriko Sansebastian emakumeen kartzelan izandako esperientzia aurkeztuko du. Kartzelaren barruan, beste kartzela batzuk daude. Iristen diren azkeneko hogeita hamarrek ez dituzte gainontzekoenak bezalako arauak. Presoen kontakizunak eta gartzelaren kanpokaldekoirudiak uztartzen ditu proiektuak.

Ob Skena egoitza

ARTE ESZENIKOEN EGOITZA
Deialdiaren itxiera: martxoak 17
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Komisariotza ikerketa egoitza

KOMISARIOTZA IKERKETA EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoaren 3an
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei eta kolektiboei zuzendua, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta. Ez da beharrezkoa komisariotzaren ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat izatea.