ESTANPAZIO-TEKNIKAK, HEZKUNTZA BALIABIDE
Eskua estanpatzea gizakiak erabilitako lehenengoetariko adierazpen-plastikoa da, esperimentazioaren bidez edo halabearrez sortua. Aztarna simple hori aberastuz joango da eta ikasgelan baliabide didaktiko gisa erabil daitezkeen estanpazio modu ezberdinak sortuko ditu. Estanpazioarekin lotutako teknikek esku-, espazio- eta ezagutza-trebetasunekin lotutako hainbat gaitasunen garapena dakarte. Zehazki, teknika hauek sorkuntzarako tresna gisa erabil daitezke konposizio ezberdinak eratuz, marra, masa,…