Aperitifak: A.19-UDHR

CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA
Irailak 8, 12:00etan
Cantamañanas, Nazioarteko hiri arte festibalarekin paraleloan, horma-irudi kolektibo bat egingo da. Modu iragankor batean kexa postontzi, kritika gune, mihise eta publizitate murru gisa funtzionatuko du. Parte hartu nahi duenari, ahotsa irudikatzeko aukera eman nahi dio Cantamañanasek, esan edo marraztu nahi duena edozer izanik ere. Ingurua izorratzen ez badu, edozein mezu edo ihardespen ongietorria izango da horma-irudian.