APERITIFAK: KBK Kontrabandistak

MUGAKIDE SAREA
Apirilak 21, 12:30ean.
KBK – Kontrabandistak argitalpen proiektuak ikus-arteak eta kultura garaikidea ditu hizpide, mugaz gaindiko ikuspuntu batetik begiratuta. Muga, arte garaikidea, tokiko kultura eta izaera ditu ardatz eta pentsamendu kritiko, aske eta eraikitzailea sustatzen ditu. Ekimen hau Mugakidek bultzatua da, Bitamine Faktoria sormen eta kultura ekoizpen lantegiak eta Nekatoenea artisten egoitzak osatzen duten sareak.