H DEIALDIA ESLEITUA IZAN DA

Ekhi, 2008. urtean Uharten sortutako gazte ekarteak jaso du H deialdia garatzeko esleipena. 25 minutuko dokumetala garatuko dute gazteek Uharte Zentroaren laguntza ekonomiko eta teknikoarekin. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta letonieraz aurkeztuko den dokumentalak, Ekhi elkartea ezagutarazi nahi du, nola sortu zen, zein helbururekin eta etorkizunerako asmoak kontatu nahi dituzte bertan.    

Erakusketa: Ikusgai egiten duen gaua

Rachel Labastie eta Nicolás Delpratek Egulbatin garatutako egoitzaren amaierako erakusketa. Egoitza hau Euskadi, Akitania, Nafarroa euro eskualdearen baitan sortutako mugazgaindiko elkarlanaren fruitua izan da. Martxoaren 24an, goizeko 11:15ean inauguratuko da Uharte Zentroko bigarren solairuan kokatuko den erakusketa. Erakusketa hau, Nafarroa Garaia eta Lapurdi arteko egoitza ibiltari baten ondorioz sortzen da, sorkuntza artistikotik abiatuz, ondaren immateriala balioan…