Mintegia: Zehar irudiak. GATAZKA IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETAK

Arantza Santesteban
Ekainak 1 eta 2
ZEHAR IRUDIAK. Gatazka-irudien inguruko hausnarketak, gatazka politikoen irudien zirkulazioaren inguruan hausnartzeko bilgune bat izan nahi du. Jakintza akademikoa, sortzailea eta ekintzaile izaeraren bidegurutzeetan eratzen denaren ziurtasunetik abiatzen gara; hori dela eta, espazio hibrido bat sortzea bilatzen da irudi hauek diziplina eta formatu anitzetatik aztertzeko.

KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.