Izenburua
16 milimetroko ikastaroa
Egilea
Luis Macías
Data
2018ko abenduak 21 eta 22
Sarrera
LANTEGIA BETETA DAGO

Bideogintza analogikoaren inguruko ikastaro trinkoa. Lusi Macíasek eskainiko du eta S8LAB taldeak antolatu du, Uharte Zentroko EKOSISTEMA  osatzen duen taldeetako bat da eta Postontzi Irekia deialdian hautatuetako bat izan zen. Lantegian, 16 milimetroko formatuan grabatu, positibatu eta muntaketa egingo da. Lantegia bete egin da.

 

Datak eta orduak
Abenduak 21,  10:00etatik, 14:00etara eta 15:00etatik, 19:00etara.
Abenduak 22,  10:00etatik, 14:00etara

 

Luis Macías
Zinegilea eta CRATER-Labeko sortzaileetariko bat da, artistek Bartzelonan kudeatzen duten zine analogikoko laborategi independente bat. Besteak, beste, Macías, lantegi teoriko praktikoak garatzen ibiltzen da, zine esperimentaleko aldaera ezberdinak azalduz (jabetzea, kamera gabeko zinea, Super8 eta 16mm eta positibatze esperimentalak)

 

S8LAB
S8Lab zinemagile, artista eta zine analogikoaren zale amorratu talde bat gara. Gure ibilbidea 2018ko martxoan, Echo Park Film Centerrek, Punto de Vista Festibalaren baitan eskainitako “The Sound We See” elkarlanean egindako sorkuntza filmikoaren lantegian hasten da. Lantegi horretan, “A Pamplona City Symphony” dokumentala gauzatu genuen, honek itxi zuen 2018ko Festibala.
Esperientzia harren ostean, talde bezala eratu ginen modu autodidaktan Super8aren inguruan ikasten jarraitzeko.
Sorkuntza, ekoizpena eta esperimetazio filmkoan dugu interesa, praktikatk abiatuz eta prozesu guztietan: filmatu, positibatu, ikusi, artxibatu; euskarri analogikoak komunitate artistikoari eskuragarri eginez.