Nonbaitetik hartua dut: paisaia baten argazkiak, argazkilariaren barruko paisaiaz egin dezake hitz.
Non zehaztu eta mugatu zuen begirada,
noiz erabaki instantea geldiaraztea,
zergatik?
eta noski, zoria; beti inguruan, beti ulertezin.
Azkenik aukeraketa. Argazki bat, baztertu askoren artean ikusia izateko aukeratzeak ere, definitzen baitu egilea.
Hiru behintzat bagara proiektu honen egile. Egileetako bat; ura edo uholdea, bere baitan daraman zori guztiarekin.
Horregatik dirudi agian, norbaiten paisaiaz baino, olde* (hitzaren bi esanahietan) baten paisaiari buruz egiten duela hitz irudi honek, bakoitzak bizitako uholdetik, baino uholdetik azken finean. Uraren oldetik.
Olde* 1. Umore, aldarte, nahi, gogo, jarrera / 2. Jendetza, talde, jende-multzo