Saltar al contenido

Iragan lauso

Burugogorra da memoria. Ez du onartzen ahazten zaizkiola lekuak, aurpegiak, gauzak. Maite izan ditugunak badira batez ere. Eta orduan asmatu egiten ditu, xehetasunak batzuetan, pasarte osoak besteetan.

Modu honetan, pixkanaka eraldatzen doa iragana norbere baitan, argazki zahar batekin topo egiten duzun arte. Ea nor zinen galdetuko dizun argazki bat, kaletik gurutzatzen duzun ezezagun baten begiradak duen jarreraz.

Irudiari ematen diogu beti egia, baina oroitzapenez ari bagara, ez ote du arrazoi gehiago memoriak?

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies