«La oscilación de la lámina del agua dará lugar a una banda continua de anchura variable según la pendiente de los márgenes del embalse, descarnada y más o menos enfangada a lo largo de todas sus margenes, que contrasta fuertemente con el terreno adyacente y rompe la integración visual con su entorno. El impacto de la “ceja” variará según la oscilación. Debido a la utilización prevista del agua – el riego– el embalse tendrá periodos con poca agua embalsada, con lo que la “ceja” será muy acusada. (…) El impacto visual que se produzca quedará parcialmente mitigado por la falta de accesibilidad visual al enclave. Este impacto, dada la oscilación prevista, es irreversible y no tiene medidas de corrección. El impacto es severo aunque en épocas del año será menor» (Confederación hidrográfica del ebro (1989). ‘Estudio de Impacto ambiental del embalse de Itoiz’: Pg 108)
Itoizko urtegiaren perimetroan sartzea ez da erraza. Hala ere, badira zenbait toki non «zonalde hila»-k paisaian sortzen duen marra aldakorra (gizakiaren) begi bistakoa den. Nagore herrian, adibidez. Zonalde hila ikusgai egotea konpondu nahiean «neurri zuzentzaileak» jarri dituzte martxan. Bigarren presa bat egin dute Nagore aldean. Eraikuntza 2019an amaitzea aurreikusten da. Urak, orduan, Nagoreko presan etengabeko lamina bat sortuko du, Itoizko urtegiaren uraren igoera eta jaitsierei muzin eginen diona.
592 metroek baldintzatu dute paisaiari hurbiltzen naizen modua. Nik ere bereizketa hori egin baitut nire ikus-entzunezko hurbilketetan, marra fisiko hori muga kontzeptuala bilakatu da. Horrela, lehenbiziko lanak 592 metroz goiti (soinu eta kolore posprodukzio fasean dagoena), bailararen oraina du hizpide, uraren ertzera gerturatzen diren pertsonen eta animalien erlazioaren bidez. Bigarrena, Urpean, lurra, aldiz, lurraldearen memoriaren inguruan jardungo da, artxibo irudi eta oraingo irudiez baliatuz. Baina Itoizko urtegiaren ura bezala, muga kontzeptual honek ere zalalera aldakorra izanen du, bi espazioen arteko bereizketa zurruna ezinezkoa dela iradokituz.
* * * * * * *
Pasaden urtarrilean hainbeste jaitsi zen ura urperatutako zubiak, murruak, bideak, etxeak… azaleratu zirela.